XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ihardespen-eskubidea erabiliz Deia egunkarian, maiatzaren 10ean.

Jose Ramón Belokik izenpeturik argitaratu zen artikuluan, EHUko errektoretzarako hauteskundeetan Laura Mintegi kandidatuari (eta kandidaturari) buruz, esandakoari heldu nahi diogu, berton tonu mespretzatzailea eta deskalifikatzailea erabiliz gain, bazterketa zantzu larria antzematen bait da.

Beraz, ihardespen gisa zerbait esateari egoki eritzi izan diogu, eta bide batez, zenbait pertsonengan barneraturik dagoen sektarismo sakonaz, hausnarketa egin nahi genuke, pertsona horiek komunikabide batzutan duten presentzia eta kontrolagatik, dudabako eragina bait dute eritzi publikoa deitzen den horretan.

Aipatu artikuluak, Mariano Ferrer-ek duen telesaio ezagunari buruz jardun dihardu, berton Barberá, Barandiaran eta Mintegi errektoregai aurkezten zirelarik.

Artikuluaren amaieran, literalki, honelaxe esaten da: Ertza kandidaturak .

Mezu sibilinoa berau, eta honelako esanahia duena: alternatiba legalen (Barandiaran, Barbera) diskurtsu ofiziala, berbera funtsean, kolokan jar ez dadin, eta bi aukera ezberdin gisa (ez izan arren) ager daitezen, zirikatzailea ezabatu beharra dago: berorren egote soilaz beste bien mezuen hutsaltasuna eta identitate berdina agerian ipintzen bait da, guzti-guztien eritziz nabarmendu izan denez, Beloki eta lagunen eritziz ezik.

Beloki jaunari zera esan nahi diogu, hasia den egoera unibertsitario berriaren zantzu garrantzitsuena ez dela, berak uste duen moduan, , baizik eta, aitzitik, berak modu egokiz deitzen duen hori berori.

Hau da, Ertza kandidatura, berriaren adierazle (Unibertsitate berria), eta Beloki, Amatiño eta beraiek moduko pertsonalei horrenbesteko min ematen dien gauza.

Guzti hauei gogora erazi nahi diegu orain lau urte, aurreko errektore hauteskundeetan, izaera bereko bi kandidatura aurkeztu zirenean (Barberá eta Celestino del Arenal), komunikabideek ez ziotela gertaerari apenas garrantzirik eman, planteamendu bera zaharra duten bi jarreren arteko kontrasteak inolako interes informatiborik ez duela frogatuz, batez ere Unibertsitateaz paso egiten den gizartean.

Unibertsitateak hain zuzen ere, ez diolako interesa edo kuriositatea piztu liezaiokeen ezer ere eskaini. ERTZA kandidatura.